Kargatzen...
Itxi

Elkarrizketa

Gotzone Sagardui: "Beste modu batean bizi ahal izatetik gertu gaude"

JOne Larrañaga | EITb Media

Leer en Castellano

Nolanahi ere, "adi" ibili beharra dagoela ohartarazi du Osasun sailburuak. Gehitu du, baita ere, "musukoa denbora luzez erabili beharko dugula".

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Azken egunotako datuek lehengo normaltasunetik gero eta hurbilago gaudela erakusten dute. "Beste modu batean bizi ahal izatetik gertu gaude", azpimarratu du Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak "Faktoria"n eskainitako elkarrizketan. Nolanahi ere, "adi" egon beharra dagoela zehaztu nahi izan du eta, murrizketak arinduta ere, hainbat neurriri eutsi beharko zaiola ohartarazi du, maskarari dagokionez, adibidez. "Musukoa denbora luzez erabili beharko dugu", esan du.

Azken egunotako jende pilaketekin eta botiltzarrekin kezkatuta mintzatu da Osasun sailburua eta ondo pasatzeko ereduaren inguruan hausnarketa sakona egin beharra dagoela iritzi dio. Zuzeneko musika profesionalek egindako eskariaz ere galdetu dio Iñaki Guridik eta ez du ontzat eman kontzertuak zutik jarraitzeko aukera onartzeko garaia denik.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)