Kargatzen...
Itxi

Nora

Lara Izagirre: "Esan didaten gauzarik politena, 'Nora' filma besarkada baten pare sentitu dutela"

Ane Albisu | EITb Media

Bosgarren astea du "Nora" filmak zine karteldegian eta herrietatik ere eskari asko ari da jasotzen. Poz asko ari zaio ematen filma Lara Izagirre zinegileari eta gaur "Faktoria" saioan ere poz txiki batzuk eman dizkiogu.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Lara Izagirre Garizurieta zine zuzendari, ekoizle eta gidoilariari, Nora filmeko hainbat aktoreren mezuak jarri dizkiogu entzuteko ezustean. Atsegin handiz hartu ditu Itziar Ituño, Ane Pikaza, Joseba Usabiaga eta Klara Badiolaren mezuak.

Arrakasta handia izaten ari den Nora pelikulari buruz aritu gara batez ere Lara Izagirrerekin eta  aurrera begira dituen proiektuei buruz galdetutakoan, esan digu "2021 garren urteko plana atsedena hartzea duela, bere buruari denbora eskeintzea, bera erdigunean jarrita, bizitzen ari den guztia sentitu eta barneratzeko denbora behar duelako".

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)