Arrauna
Gorka Aranberri: "Egunero 300 kilometro egiten ditut, baina ezin dut nere bizitza arraunik gabe ulertu"
Ane ALbisu | EITb Media
Santurtziko Soterarekin Kontxako bandera eta Liga irabazita eta bere etorkizuna denen ahotan dabilen honetan, Faktoria saioan izan dugu Gorka Aranberri lemazain zarauztarra.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Gorka Aranberri, berak baieztatu digun eran "momentuz Santurtziko lemazaina" izan dugu "Faktoria" saioan. Santurtzin egin duen denboraldi bikaina eta lorpenak errepasatu ditugu eta arraunarekiko duen pasioaz aritu zaigu. Zarautzen bizi, Beasainen lan egin, Santurtzin entrenamenduak eta bi ume txikiren aita. Egunero 300 kilometro egin arren, "une honetan ezin du bere bizitza arraunik gabe ulertu".