Itxi

Elkarrizketa

Arantxa Tapia: "Arlabanen haizea neurtzeko baimena eskatuta dago"

Jone Larrañaga | EITb Media

Parke eolikoak egiteko kokaleku zaharrak berrikusten ari direla azaldu du Ekonomiaren Garapeneko Jaurlaritzako sailburuak eta horietan proiektuak abiatzeko interesa agertu dutela enpresa hainbatek.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapenerako Eusko Jaurlaritzako sailburuak jakinarazi du Aixendar elkarteak Arlaban inguruan haizea neurtzen hasteko baimena eskatu duela, bertan parke eoliko baten bideragarritasuna aztertzeko. "Faktoria"n  egindako elkarrizketan jakinarazi duenez, egitasmo zaharretan zehaztu ziren kokalekuetan proiektu berriak egiteko interesa agertu dute hainbat enpresek eta sei hilabeteko epean egon litezke eskaintza berriak mahai gainean. Tapiak zehaztu duenez, Arabako lau proiektuetan bezala, aztertuko dute proiektu berri guztietan, "alde batetik, zein energia sor dezaketen eta, bestetik, zein eragin egiten dion ingurumenari". Jakina denez, Arkamukoa eta Iturrietakoa  ingurumen arrazoiengatik baztertu dira eta aurrera jarraitzen dute Labrazako eta Azazetako proiektu eolikoek. Egitasmo horrek zein epe dituzten galdetuta, sailburuak erantzun du "hiru urte behintzat itxaron beharko dela".

Jaurlaritzako ordezkariak derrigorrezkoa jo du transizio ekologikoa egitea baina, baita ere, "tentuz egitea".  Frantzia, Alemania eta Holandan abiadura mantsotzea erabaki dutela esan  du, hemen ere zein urrats eman behar diren zaindu egin behar dela eta, batez ere, enpresatan zein eragin duen ikusita. "Gure ekonomia industrian oinarritzen da; eta industriak", gaineratu du, "argindarra behar du". Ildo horretan azaldu du argindarraren prezioaren igoera zuzenean eragiten ari zaiola euskal industriaren lehiakortasunari eta egiturazko aldaketak eskatu dizkio Espainiako gobernuari energiaren fakturatzeko orduan.

Bestalde, sailburua baikor agertu da Tubacexeko enpresa batzordeak gaur goizean egingo duen bozketara begira. Zazpi hilabeteko gerturatze eta porroten ondoren, oraingoan bai, langileak lanera itzuliko direla eta ekoizpena martxan jarriko direla espero du.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)