WhatsAppen itzalaldia
Urko Zurutuza, MU: "WhatsApp erortzeak ez dio eragin zibersegurtasunari"
Mikel Rotaetxe | EITb Media
3.000 milioi erabiltzaile WhatsApp, Facebook eta Instagram gabe utzi dituen etenaldia "giza akatsa" izan dela esan du "Faktoria"n Urko Zurutuza Mondragon Unibertsitateko Informatika doktoreak, eta argitu du ez dela berriz gertatuko.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Orain arteko etenaldirik handiena izan dute Facebook koporazioaren aplikazioek, WhatsAppek, Instagramek eta Facebookek. Zazpi orduko etenaldiak 3.000 milioi erabiltzaileri eragin die, planeta osoan izan du eragina, eta burtsan amilduarazi du Sillicon Valleyko enpresa erraldoiak.
Facebooketik azaldu dutenez, akatsak izan dituen konfigurazio aldaketa batek eragin du arazoa. Mondragon Unibertsitateko Urko Zurutuza irakasleak "Faktoria"n egindako elkarrizketan akatsaren xehetasunak argitu ditu, eta trafiko-seinaleekin alderatu du gertatutakoa: "Protokoloak egin du huts, datuen noranzkoa desagertu da, eta eten egin du Facebook konglomeratuaren zerbitzarietara heltzeko bidea". Zurutuzak esan du akats hori ez dela atzera errepikatuko, "protogoloa egonkor izateko diseinatuta dagoelako", eta barruko "giza akatsa" izaki, argi esan du segurtasuna ez dagoela kolokan.
Kaletik, jendearen iritziak bildu ditu Oihane Yustosek eta analisi-mahaia osatu dugu Nerea Azurmendi, Iñaki Galdos eta Martxelo Otamendirekin.