Kargatzen...
Itxi

Gipuzkoako ahaldun nagusia

Markel Olano: "Ez dugu erresidentzietako 6.500 langileen lana zikintzen eta laidotzen utziko"

Jone Larrañaga | EITb Media

Leer en Castellano

Gipuzkoako ahaldun nagusiak dio "urrats guztiak" egingo direla kasu guztiak argitzeko baina, "baita ere, nagusien egoitzen Gipuzkoako sistema azken muturreraino defendatzeko".

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Gipuzkoako erresidentzien eredua eta kudeaketa sutsu defendatu ditu Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusiak "Faktoria"n. Inguruko herrialdeetako datuekin alderatuta, baliabideak badaudela esan du, ratioak onak direla eta erakunde publiko eta pribatuen arteko elkarlanak emaitza onak ematen dituela. Horrek egiten du, esan duenez,  "inguruko sistema onenetako bat". 

Hori azpimarratuta, gogor egin du ELAk duen agendaren kontra: "Ez dugu, helburu partikular, sindikal edo politikoengatik erresidentzietako 6.500 langileen lana zikintzen eta laidotzen utziko". Hitz egiteko  prest dagoela azaldu du baina "jarrera aldatzeko" exijitu dio sindikatu horri. Olanok esan du "urrats guztiak" egingo direla erresidentzietan egon litezkeen irregulartasun kasu guztiak argitzeko baina, "baita ere, nagusien egoitzen Gipuzkoako sistema, azken muturreraino defendatzeko".

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)