Bideo-jokoak eta Gazteak
Bideo-jokoek menpekotasuna eragiten al dute?
Ainhoa Urretabizkaia | EITB Media
Duela hilabete Castellonen bideo-jokoei menpekotasuna ziela eta gaztetxo bat ospitaleratu zutenaren albistea asko zabaldu zen eta horri tiraka, heldu, eta batez ere, guraso asko arduratzen duen gaia da gazteek pantailekiko duten menpekotasuna. Horregatik, ikuspuntu ezberdinak batu ditu Peru Arregik.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Polemika iturria izaten da gazteek bideo-jokoekin pasatzen duten denbora eta Castellongo gaztearen kasuak eztabaida areagotu egin du. Hori horrela, Igor Gaminde hezitzailea eta Pantallas Amigas-eko kolaboratzailea, Ander Goenaga programazioan espezializatutako bideo-jokoen garatzailea, Maitane Jungitu Game Erauntsia elkarteko komunikazio arduraduna eta Ibai Peña twitzlaria, gurasoa eta bideo-joko zalea elkartu ditugu gaiaren inguruko ikuspuntu ezberdinak bildu eta hausnarketarako bidea zabaltzeko.