Itsas Arkeologia
Maria Intxaustegi: "Anfora baten barruan ardo botila zahar bat aurkitu eta dastatu egin genuen"
Ainhoa Urretabizkaia | EiTb Media
Maria Intxaustegi itsas arkeologoa da, eta horrek, besteak beste, munduan barrena bidaiatzeko parada eman dio. Gainera, itsasontzi kapitaina denez, atlantikoetan barrena bidai luzeak egin ditu.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Maria Intxaustegik Historia ikasketak hasi zituen eta umetatik itsasoarekiko zuen zaletasunari jarraituz itsas arkeologian espezializatu zen. Abenturazalea ere bada eta ontzi kapitaina ere badenez, Bark Europa, XIX. mendeko belauntzian gida lanak egiten ditu. Ordu asko pasatzen ditu Intxaustegik itsaso azpian, eta bertan topatutako "altxorrez" hitz egiteko aukera ere izan dugu.