Futbola
Mikel San Jose: "El Conquis-era joango nintzateke, baina oinak oraindik futbolean dauzkat"
Ainhoa Urretabizkaia | EiTb Media
Aurten Euskal Herrira itzuli da Mikel San Jose eta berriki bigarren mailara igo den Amorebieta Futbol Taldean ari da jokatzen. Gaur atsedenaldia izan dute eta eguna nola abiatu duen jakin nahi izan dugu.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Atzo Tenerifen partida jokatuta etxera itzuli zen Mikel San Jose eta gaur atsedena eman diela aprobetxatu dugu jai eguna nola aurreikusten duen jakiteko. Ingalaterran urtebete pasa ondoren iaz itzuli zen San Jose Euskal Herrira, eta Amorebieta futbol taldean dihardu, gaur egun, futbolean. Horretaz gain, bere Twitter kontuan begira, "El Conquis" telebista saioaren jarraitzaile amorratua dela jakin bagenekien, eta aitortu digu bera ere bertan parte hartzera ausartuko zela, hori bai, gaur egun, oinak futbolean dauzkala aitortu digu atarrabiarrak.