Itxi

Podemos

Uriarte: "Energia enpresak gure ehun industriala desegiten ari dira eta, zoritxarrez, Europa berandu dabil"

OIhane Yustos | EITb Media

Roberto Uriarte Unidas Podemos-eko diputatuak lotsagarritzat jo du argindarrren enpresen oligopolioa industriaren kaltetan aritzea.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Unidas Podemosek kezkaz begiratzen dio Reyes Maroto transizio energetikorako ministrak gaur bukatuko duen bilera-errondari. Energia enpresekin elkartu da azken egunetan Maroto eta Moncloak argindarraren prezioa geldotzeko iragarritako plana etengo ote den, hori da zalantza: "beti kezkatzen gaitu atzera egiteak, espero dut ezetz" esan du "Faktoria" albistegian, Roberto Uriarte, alderdi moreak Madrilen duen euskal diputatuak. Podemoseko bozeramalearen ustez, "argindarren enpresen oligopolioa industriaren kaltetan ari da", "lotsagarria da" eta are gehiago dio, "gure sare industriala desegiten ari dira eta hankaz gora uzten, euren gehiegikeriekin". Uriarteren hitzetan, 'zoritxarrez, Europa berandu dabil, ez dira herritarrek eta industriak behar dituen neurri gogorrak', aholku hutsak dira eta 'herritarrek eta enpresek ezin dute jasan egoera hau'. 

'Unidas Podemos' marka

Yolanda Diaz ministraren inguruan eratu litekeen ezkerreko marka berriaz galdetua, Uriartek dio 'ez gara fetxitistak izan behar, izena izena baino ez da eta inportanteetan da ze proiektu politiko dagoen atzean'. Ez dio atea itxi beste hauteskunde marka bat sortzeari, bere hitzetan, egoerak behartuta: 'PSOE galga jartzen ari da hainbat proiektuetan eta guk hori orekatu behar dugu eta batasun zabalagoa behar da, beste indarrekin frontea osatzeko'. Testuinguru horretan kokatzen du Uriartek azken soziometroak utzi duen emaitza: inkestaren arabera, orain baino 2 ordezkari gutxiago lortuko lituzkete Erkidegoko hauteskundeetan. 'Ikusten dugu nolabait Podemos markak izan dituen problemak, indar faktikoak ari dira euren lana egiten eta guk ere egin behar dugu, neurriak hartu egiten dizkiguten kalteetatik ateartzeko'.

Urriaren 12a

Hispanitate egunaren biharamunean, Podemos-eko diputatuak uste du 'Espainiar Estatuak barkamena eskatu beharko lukeela egindako kalte guztiengatik, inbasoreek egin dituzten astakeriengatik'. Uriartek esan duenez, 'barkamenaren kasuan hobe da pasatzea, labur geratzea baino'.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)