Haurrak jatetxeetan
Zilegi al da haurrei sarrera debekatzea jatetxe edo tabernetan?
OIhane Yustos | EITb Media
Bilboko jatetxe batek adin txikikoei sarrera debekatzeko hartu duen erabakiaren ondoren, eztabaida zabaldu da: Zer iruditzen zaizue zenbait jatetxe, tabernatan, hedatzen ari ADULTS ONLY joera?
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Ez da joera berria. Estatuko eta nazioarteko hainbat hotelek hartu zuten erabakia: 'adults only', adin nagusiak bakarrik hartzen dituzten negozioak dira. Joerak jatetxe eta tabernetara egin du salto, baita Euskal Herrian ere. Bilboko jatetxe bat izan da azkena eta erabaki hori eskutan, hortik tiraka, galdera planetatu du Aritz Agirrek bere "Jin eta Joan" tartean: Zer iruditzen zaizue haurrei, adin txikikoei sarrera debekatzea? Haurrik gabeko gune "askeak" sortzeko?