Itxi

Kantu inprobisatuak

Oskar Estanga, Xabier Sukiari kantari

Estangak Xabier Sukiak jaurtitako hitzak barneratu ditu bere kantu inprobisatun.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

 Guk gaia eman eta momentuan kantuak sortzen dituen Oskar Estangak "Faktoria"n. Estanga kolaboratzaile izatearen errua edo ardura Xabier Sukiarena da, "Faktoria"ko kide zenean esan baitzuen Oskar gonbidatu behar genuela, sekulako gaitasuna duelako ezerezetik letrak eta kantuak sortzeko. Gaurkoan, lana zaildu diogu, Xabier gurekin izan dugula baliatuz, beste ariketa mota bat jarri diogu. Normalean, norbaiti elkarrizketa egin eta esandako horretan oinarrituta egiten du kantua berak, baina, oraingoan,  haren lanari beste koska bat erantsiko diogu: Oskar hasi da kanta sortzen, letra inprobisatzen, eta Sukiak hitzak jaurti dizkio, hark hitz horiek kantuan sartzeko. Entzun ariketa xelebre honen emaitza!

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)