Margolaritza
Oaia Peruarena margolariaren lan bat erosi du San Telmo Museoak
Ainhoa Urretabizkaia | EiTb Media
Urteak daramatza Oaia Peruarenak margotzen eta oso pozik jaso zuen San Telmo Museoak bere margo bat erosi zuela jakin zuenean. Izenik ez du lanak, baina paper borobil batean margotutako pieza koloretsua da.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Beran bizi da Oaia Peruarena eta, aitortu digunez, bizi den lekuak eragin handia du bere lanean. Gainera, musika ere bidelagun izaten du margotzen duen bitartean, eta bere talde kuttuna zein den ere aitortu digu. San Telmo Museoa beti izan da erreferentziazko museoa Peruarenarentzat, eta beraz, noski, oso pozik hartu zuen albistea. Margolaritzari eskaintzen dizkio eguneko ordu gehienak eta gaur egun, helduentzako tailerrak ere ematen ditu.