Itxi

Elkarrizketa

Itxaso: "Injustizia jatorriz salatu behar da; GALekin, Estatua inplikatuta izan zen neurrian, are gehiago"

Eider Bilbao | EITb Media

Leer en Castellano

Sortuk eta EH Bilduk egindako adierazpenaren biharamunean, Espainiako Gobernuak Euskadin duen ordezkariak adierazi du indarkeria erabili denean, injustizia hori jatorriz salatu behar dela.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Indarkeria erabili denean, injustizia hori jatorriz salatu behar dela azpimarratu du Denis Itxaso Espainiako Gobernuak Euskadin duen ordezkariak, eta, horregatik, izaera enpatikoa duen adierazpenetik harago, "ezker abertzalearen hausnarketa zabalagoa" faltan bota duela esan du "Faktoria"n atzo Aieten egindako adierazpenaren biharamunean. Hausnarketa sakonagoa beharrezkoa da heldutasun politikoa dagoela baieztatzeko eta hori gainontzeko biolentzia guztiekin ere erabakigarria dela nabarmendu du "GALekin, gainera, Estatua inplikatuta izan zen neurrian, are gehiago". Edonola ere, terrorismoaren biktimen Gasteizko memorialak Estatuaren aldetik GALen biktimen aitortza ofiziala jasotzen duela esan du.

Martin Villa ministro ohia justizia unibertsalaren aurrean auziperatu dutela, kasu honetan, Argentinan abiatutako prozesuaren baitan, dio Itxasok eta gaineratu du epaileek ikusi beharko dutela froga berririk ba ote dagoen edota ikertzen ari dena preskribatuta ote dagoen; baina argi dago "biktimei erreparazioa, justizia eta egia zor diegula", aipatu du.

PSOEk ospatu berri duen 40. kongresuan, irudiaz harago, benetako batasuna dagoela frogatu dela iritzi dio Itxasok: "Iragana, oraina eta etorkizuna batu dituen kongresua ospatu dugu, Oso jabetuta aurrean ditugun arazoez". Pedro Sanchezen eta Felipe Gonzalezen arteko besarkadaz galdetuta, aldiz, ondorengoa erantzun du: "Ez dut uste inor deseroso sentiarazteko modukoa izan denik, PSOE hori ere bada".

Albisteak (6)

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)