Kargatzen...
Itxi

Estuasuneko sukladaritza

Frutaontzian onduegi geratu zaizkigun bananak ez alferrik galtzeko errezetak: irabiatuak eta bizkotxoa

Garazi Urdanpilleta | EITB Media

Beltzegi eta bigunegi geratu zaizkigun bananak ez daude hondatuta, eta errezeta bikainak egin daitezke horiekin. Ormaiztegiko Kuko jatetxeko Iker Markinez sukaldariak bizkotxo bikain baten errezeta proposatu digu, eta irabiatu gozoak nola egin ere azaldu digu.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Frutaontzian ahaztuta geratzen zaizkigu batzuetan bananak, eta gehiegi ontzen zaizkigu. Etxe askotan gertatzen da hori. Banana horiek ez alferrik galtzeko errezetak ekarri dizkigu "Faktoria"ra Ormaiztegiko Kuko jatetxeko Iker Markinez sukaldariak. Esan digunez, banana horiek ez daude hondatuta, eta, gainera, zenbat eta onduago orduan eta gozoago daudenez, hainbat azkenburuko gozatzeko aukera paregabea izan litezke.

Lehenik eta behin, irabiatu edo smoothie bikainak nola prestatu azaldu digu banana ondu horiek eta gazta freskoa erabilia.

Ondoren, eta errezeta nagusi gisa, banana bizkotxoa nola prestatu kontatu digu, osagai hauek erabilita:

-3 arrautza

-Jogurt bat

-Jogurt neurri bat azukre

-3 jogurt neurri irin

-Jogurt neurri bat olio

-4 banana

-Legamia

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)