Kargatzen...
Itxi

ETAren amaiera: 10 urte

2011-2021: Hamar urteko metamorfosia

MIkel Rotaetxe | EITb Media

ETAk behin betiko su-etena iragarri zuenean irudika ezinak ziren aldaketek astindu dute gure mundua. Udaberri arabiarretik esnatze feministara, krisiz krisi eta iraultzaz iraultza egin dugu bidea. "Faktoria" albistegian errepasatu dugu azken hamarkada.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

ETAk armak utzi zituen egunean hil zuten Libiako basamortuan Muammar Gaddafi Libiako burua. Iraultzaren txinparta Afrika iparraldean eta Ekialde hurbilean zabaltzen ari zela, krisi ekonomikoaren zurrunbilo betean geunden Europan. Hamar urteko bidea egin dugu Euskadi Irratiko "Faktoria"n, pasa den hamarkadako aldaketa, gertaera eta fenomeno nagusiak biltzeko. Suminduen mugimendutik, iraultza teknologikora, populismoaren olatura, eta mobilizazio-eredu berrietara. Aldatu da mundua 2011z geroztik eta aldatu gara gu geu.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)