Itxi

Denda berezia

Rol jokalari, jokozale eta komikizaleentzako "salbazioa" izango den denda

GORKA OTAEGI | EITB Media

Batzuentzat "frikien denda" izango da; besteentzat "denda frikia". Eneko Sanchez Nabaridasek "Ebla" denda zabaldu du Donostiako Egia auzoan, rol jokoetan oinarritutako denda espezializatua.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Liburu-denda da, baina ez hori bakarrik; komiki-denda da, baina ez hori bakarrik; rol jokoetan aritzeko topagune izango da, baina baita hori baino gehiago ere. Donostian zabaldu berri duten Ebla dendan gauza "bizarro" asko topa daitezke: Star Wars-eko peluxeekin hasi, Atopia eta Adur euskarazko rol jokoekin jarraitu eta hegaztiak ugaltzean datzan rol joko batekin amaitzeraino. Guztiak aurkeztu dizkigu Eneko Sanchez Nabaridasek Egia auzoan alokatu duen 100 metro karratuko lokalean.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)