Kargatzen...
Itxi

Pandemia

Miren Basaras epidemiologoa: "Adi egon eta dauden murrizketa neurriak betetzeko mezu argia eman behar da"

Ospitaleetan izan diren azken kutsatuei buruz galdera bota du Miren Basaras epidemiologoak: "Larrialdi egoeran genituen kontrol neurriei eusten zaie? Langile eta gaixoei astero probak egiten zaie? Horrekin jarraitu behar dugu, birusaren bila joan behar dugu".

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Egoera berdera iritsi gabe arindu ziren murrizketa neurriak Euskal Autonomia Erkidegoan. Epidemiologo batzuek ohartarazi zuten azkarregi etorri zela malgutzea eta kutsatu kopuruak gora egiteko arriskua zela, eta gertatu da. Miren Basaras mikrobiologoaren hitzetan, "gizartearen parte batek neurriak lasaitu ditu, ez ditu bete, maskararen erabilerarekin batez ere". Horrek ekarri du kutsatuen gorakada, "noraino iritsiko den ez dakigu" esan du Basarasek 'baina arriskua badago, jendea erietxeetara eramaten dute eta astero hiltzen da'. Mezu argia eman du EHUko mikrobiologoak "Faktoria" albistegian: "adi egon eta neurriak bete behar dira".

Basurtoko erietxean izan den agerraldiari buruz galdetuta, Basaresek argibideak eskatu ditu. "Nik galdera botako nuke, benetan larrialdi egoeran geundenean zeuden neurri batzuei eusten ote zaien. Esate baterako, ospitalizatutakoei egiten zitzaizkien kontrolak, edo langileei astero, kutsatuta ote zeuden ikusteko". Basarasek uste du bide horretatik joan behar dela, "hor jarraitu behar dugu, birusaren bila joan behar dugu".

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)