Kargatzen...
Itxi

Klima aldaketa Euskal Herrian

Maite Laso, Aranzadi: "Hegaztien migrazioa aldatzen ari da, baina denbora behar dugu joera egiaztatzeko"

Mikel Rotetxe | EITb Media

Klima-baldintzak epeltzearen ondorioz, migrazio-bideak aldatu dituzte enarek, zikoinek edo arrano txikiek. Hegazti migratzaileak joan-etorrian dauden honetan, klima aldaketak eragindako ondorioak aztertu ditugu Faktorian.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Europa mendebaldeko migrazio-bideetan, Euskal Herria geltoki eta pasabide garrantzitsu dugu. Abuztu amaieraz geroztik, joan-etorrian ari dira, 300 hegazti-espezie inguru. Saharaz bestalde egiteko prest abiatu dira enarak, baina, azken urteetan, asko Andaluzia inguruan geratzen dira negua pasatzera. Arrano txikiak Euskal Herrira egiteari ekin dio, eta zikoinak, berriz, migratzeari utzi dio.

Fenomeno horien atzean, bada, noski, gizakiaren esku-hartzea. Baina baita klima aldaketa ere, udazken eta neguak epeltzeak eragina izan duelako hegazti migratzaileen bizi-baldintzetan, elikadura-katean, eta, ondorioz, migrazio-premian. Maite Laso Aranzadi Zientzia Elkarteko ornitologoak azaldu digu joera-aldaketa Euskadi Irratiko Faktorian, espezie ezagunenek jasandako aldaketak zerrendatu ditu, eta ikerketa zientifikoa ze puntutan dagoen aurreratu digu.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)