Aita Mari
I. Arriaran: "Sei egunez egon gara Malta eta Sizilia artean, eta isiltasuna izan da nagusi, erantzunik eza"
P.G. | EITb Media
Itsas Salbamendu Humanitarioko kidea pozik azaldu da Aita Mari ontziak itsasotik erreskatatu dituen 105 migratzaileak onik daudelako baina salatu du, migratzaileen arazoari ez zaiola konponbide argirik ikusten".
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Dagoeneko Trapaniko portuan da, Sizilian, Aita Mari ontzia. Barruan, Libiatik patera batean Europarako bidea hartu zuten 105 migratzaile daude, tartean, adin txikikoak eta covid-19an positibo eman duten kutsatutako gutxi batzuk. Izaskun Arriaran Itsas Salbamendu Humanitarioko kideak "Faktoria"n azaldu du onik daudela guztiak: "Zauri txiki batzuk eta kolpeak dituzte eta nabigatzen egon eta gero erredura normalak, gasolina eta itsasoko urak nahastuta eragindakoak. Covid-19arekin iritsi direnak arin kutsatuta daude". Baina jakinarazi du gehienek salatu dutela Libian tratu txarrak jasan izana eta "markak erakusten dituztela".
Arriaran kezkatuta azaldu da, orain arteko erreskateetan ez bezala, Maltako agintariek gonbita egin dietelako migratzaileak Espainiara eramateko, nabigazioa ziurra izan zitekeela esanez: "Bestela, isiltasuna izan da nagusi. Sei egun egon gara Maltako uretan, Malta eta Sizilia artean eta erantzunik eza izan da nagusi. Italia eta Maltaren aldetik bakarrik ez, Espainiak ere ez du erantzunik eman. Migratzaileen arazoari ez zaio konponbide argirik ikusten".