Itxi

Estuasuneko sukaldaritza

Kuia behar bezala prestatzeko aholkuak eta kuia eta ziazerba kaneloien errezeta

Garazi Urdanpilleta | EITb Media

Oraintxe da kuia garaia, eta Iker Markinez sukaldariak prestatzeko eta gordetzeko gomendioak eman dizkigu. Ez egosteko esan digu, eta kalabaza kaneloiak nola prestatu azaldu digu.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

"Kalabaza egostea bekatua da!". Horixe da Iker Markinez Ormaiztegiko Kuko jatetxeko sukaldariak "Faktoria"n kuia prestatzeko eman digun gomendio nagusia. Egostearen ordez, ola erre beharko genukeela azaldu digu: papillote erara erre. Horretarako, kuia garbitu, azala kendu eta lauki kozkorretan moztu behar dugu. Ondoren, sukaldeko papera jarri behar dugu labeko erretiluan. Nahiko zurruna izaten denez, bustitzeko esan digu. Gainean kuia jarri eta beste paper heze zati batekin estali eta zigilatu. Ez bota ez gatzik ez beste ezer. Labean erre 180 gradutan 40 minutuz. Ateratzen dugunean, hezetasun guztia galduta izango du eta kuiaren esentzia guztia geratuko da, potentzialtasun osoarekin. Puntu honetan, nahi izatera, poltsatan sartu eta izoztu genezake.

Kuia erre horrekin krema prestatu dezakegula azaldu digu, eta kaneloien errezeta eman digu:

-Pasta egosi eta mahai batean, trapu gainean zabaldu plakak.

-Jarri ziazerba hosto bat gordinik

-Gainean gehitu kuia errea sardexka batekin zukututa

-Gehitu piperbeltza eta jengibrea

-Bildu eta labeko erretilu batean jarri

-Bexamel fin bat gainetik bota

-Gratinatu

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)