Itxi

EUKALIPTOA

Aitor Onaindia: "Bizkaiko Aldundiak hartutako bidetik ez da eukaliptoaren arazoa konponduko"

Mikel Yarza | EITb Media

Bizkaiko Foru Aldundiak eukaliptoen landaketa berria egiteko behin-behineko debekuak iritzi kontrajarriak eragin ditu basogintza sektoreko profesionalen artean. Arturo Elosegi EHUko ekologian katedraduna eta Aitor Onaindia Basoa fundazioko presidenteordearen azalpenak bildu ditu 'Faktoria'k.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Bizkaiko Foru Aldundiak egindako iragarpenak piztu du berriz ere eztabaida, eukaliptoen landaketa berriak egiteko behin-behineko debekua ezarriko du Aldundiak mendien gaineko foru arau berria indarrean sartu bitartean. Data zehatzik finkatu gabe, uneotan Bizkaiko Aldundia eukaliptoen behin-behineko debekuak aurrera egiteko bide juridikorik egokiena aztertzen ari da. Hortaz gain, Unai Rementeria buru duen Aldundiak mendiak erostera lau milioi euro bideratuko ditu, bertako espezieak landatzeko.

Iragarpen hau "bide onetik doa" Arturo Elosegi Landareen Biologia etaEkologian katedraduna eta EHUko zientzien fakultateko irakaslearentzat, eukaliptoa delako egun Euskadin landaturiko espezieen artean "ingurumenarentzat kalte gehien egiten duena". Dena den, kezka adierazi du, debekuaren datarik gabeko iragarpen honek ez ote duen, Galizian bezala, eukaliptoen bat-bateko landaketa areagotuko. Aitor Onandia Basoa Fundazioko presidenteordeak dioenez "Bizkaiko Aldundiak hartutako bidetik ez da eukaliptoaren arazoa konponduko", izan ere, eukaliptoaren eskaria handia da egun eta etorkizunean "asko kontsumituko den espeziea" izango dela dio, "produktu fosilen ordezko aproposa" izan litekeelako. "Ingurumen-kolonizazio" gisa izendatu du Onaindiak Bizkaiko Aldundiaren politika, eukaliptoa Euskadin ekoitzi ezean, inportatu egin beharko dugulako.

Eusko Jaurlaritzak finantzaturiko HAZI fundazioak 2020ko euskal basoen txostenean argitaratu duenez, 23.072 eukalipto hektarea daude Euskal Autonomia Erkidegoak, horien % 88 Bizkaian. Eukaliptoa Euskadiko baso azalaren % 5 da eta gehien landaturiko espezieen hurrenkerari dagokionez, zerrendan seigarrena da pinu kaliforniarraren, pagoaren eta hainbat haritzen atzetik. Azken hamabost urteetan Euskadin gehien hazi den espeziea da eukaliptoa, % 77.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)