Saria jaso berritan
Begoña del Teso: "Gezurti hutsa naiz, baina jendeak gustuko ditu nire elkarrizketak"
Gorka Otaegi | EITB Media
Aitortu digu ez dakiela elkarrizketak egiten, iruzurti hutsa dela, baina argi duela bere helburua: "irakurle eta entzuleak ez aspertzea". Begoña del Tesok gezurraren gorazarrea egin digu Euskal Kazetariak saria jaso berritan: "Gezurra ezinbestekoa da bizitzeko, baita hiltzeko ere"
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Gutxi izango dira gezurra esaten dutela aitortzen duten kazetariak, are gutxiago bere heriotzerako azken desioak irratiz botatzen dituztenak. Begoña del Tesok hori guztia eta gehiago egin du Euskal Kazetariak saria jaso berritan eskaini digun solasaldian. Heriotzaz, bizitzaz eta kazetaritzaz aritu da donostiarra Euskadi Irratiko "Faktoria"n Gorka Otaegi aurkezleak egin dion elkarrizketan.