Kargatzen...
Itxi

Estuasuneko sukaldaritza

Baratxuri zoparen aldarrikapena egin du Iker Markinezek

Garazi Urdnapilleta | EITB Media

Ormaiztegiko Kuko jatetxeko sukaldariak betiko baratxuri edo berakatz zopari beste ukitu bat emateko gomendioak eman dizkigu eta zurrukutuna nola prestatu ere azaldu digu.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Baratxuri zopa estutasunean dela dirudi, ez baita lehen bezainbat prestatzen gure etxeetan. Horregatik, Ormaiztegiko Kuko jatetxeko Iker Markinez sukaldariak baratxuri edo berakatz zoparen aldarrikapena egin du "Faktoria"n, jendeak ahantzi ez dezan. Osagai gutxi dituen zopa da, baina Markinezek betiko zopari beste ukitu bat emateko gomendioak eman dizkigu eta zurrukutuna prestatzen ere irakatsi digu.

Hauek dira baratxuri zoparen osagaiak:

-Zopako ogia edo, ez badugu, labean txigortutako ogi txuria.

-Bi baratxuri buru

-Piper txorizero pare bat

-Arrautza

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)