Itxi

Durangoko Azoka

Nortzuk dira "Kili eta Kuir"? Ezagutu Durangoko Azokako kartelaren pertsonaiak Leire Urbeltzen eskutik

Ainhoa Urretabizkaia | EITb Media

Hilabete barru, abenduaren 3tik 8ra Durangoko Azokak Landako Gunea hartuko du berriz ere, eta BADA! lemapean Leire Urbeltz iruindarrak sortu du aurtengo kartela; "Desipuindegia" izena jarri dio.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

56. aldiz irekiko ditu ateak Durangoko Azokak aurki, eta aurtengo lehen lana iritsi zaigu; Leire Urbeltz irudigile nafarrak egindako kartela. Azokaren hastapenetan oinarritutako irudia egin du Urbeltzek, eta horretarako, bere bereak diren kolore biziak erabiltzeaz gain, "Kuir" eta "Kili" pertsonaiak aurkeztu dizkigu. Bilbon Arte Ederrak ikasi, eta munduko zenbait txokotan lanak erakutsi ondoren etorri zaio Durangoko Azokarako kartela egiteko aukera. Azken hilabeetan, gainera, Iruñerriko zenbait txoko apaintzeko muralgile gisa ere aritu da, eta bere esperientzia kontatu digu.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)