Kargatzen...
Itxi

Itzulpengintza

Iñaki Alegria: "Latinoamerikaren Zauri Urratuak liburuak ez du gaurkotasunik galdu"

Duela 50 urte idatzi zuen Eduardo Galeanok " Latinoamerikaren Zauri Urratuak", eta orain Iñaki Alegriak euskarara itzuli du. Bere liburu kuttuna itzultzea erronka izan dela aitortu digu.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Informatika Fakultatean 40 urtez egin du lan Iñaki Alegriak; eta, tartean, UEUn zuzendari ere izan da. Orain, baina, jubilazioa hartuta, bestelako lanetan hasi da; Eduardo Galeano idazle uruguaiarrak hain ospetsiu egin zuen "Latinoamerikaren zauri urratuak" liburua itzuli du.

Bi urte pasa ditu lan horretan, eta lehen zatia Latinoamerikara egin zuen bidai batean itzuli zuen; gainerakoa idazteko, aldiz, konfinamendu garaia probestu du.

Audioak (1)