Itxi

AHTren behin behineko geltokia

Asier Iragorri: "Kezkatzen nau ez ote den geralekua baino gehiago izango. Ez dugu informaziorik"

JOne LArrañaga | EITb media

AHTaren proiektuaren azken aldaketei buruzko informazioa idatziz lehenbailehen jasotzea exijitu du, baloratu ahal izateko zein eragin izango duen Basaurin eta basauriarrengan.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Apenas du informaziorik Asier Iragorri alkateak Basaurirako Madrilgo Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzako Garraio sailak hitzartu duten AHTaren behin-behineko geltokiaz: Komunikabideek kontatu dutena eta Bilboko alkate Juan Mari Aburtorekin atzo telefonoz izandako elkarrizketan jaso zituenak soilik.

Uste du Lapatza ingurura iritsiko dela AHTa eta han izango duela geralekua. Kezkatzen du, ordea, hori baino gehiago ez ote duten eraikiko inguruan eta zein trafiko izango den herriaren inguruan. "Eta, batez ere,  kezkatuta nago", esan du, "Madriletik nola funtzionatzen duten ikusita eta informaziorik gabe egonda". Informazioa idatziz lehen bai lehen jasotzea exijitu du, baloratu ahal izateko zein eragin izango duen Basaurin eta basauriarrengan.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)