Itxi

Bidean

Koldo Rabadan: "Haurrak dira, baina ez dira inozoak"

Ane Albisu | EITb Media

"Bidean, aurrera egin nahi duen irakaslearen dekalogoa" idatzi du Koldo Rabadan Izagirre irakasleak. Berak 20 urtean irakaskuntzan egin duen bidea egiteko gonbita da. "Gelditu eta hausnartu beharra dago. Hezkuntzan ere aldaketak behar dira".

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Koldo Rabadan Izagirre irakasleak 20 urte daramatza irakaskuntzan eta azkeneko urteak Larraulgo Eskola Txikian. Eskola horretan egin dituzten aldaketak bat datoz liburuko dekalogoarekin. Ikasleak ebaluatzeko azterketarik eta zenbakirik ez dute erabiltzen, "umiltasunez baloratu behar dira, euren lekuan jarrita. Haurrak dira, baina ez dira inozoak". Eskola txikia izanda, adin aniztasunak ematen dien aberastasuna ere badute Larraulgo eskolan. Azterketarik egiten ez dutenez, askotan entzun behar izaten dute "gero etorriko zaizkie azterketak eta prest egotea komeniko zaie!!" eta horri Koldo Rabadan-ek ematen dion erantzuna "pandemia etorriko zela hiru hilabete lehenago jakin izan bagenu, zer egingo genukeen umeei hiru hilabete lehenago musukoak jantzi, ikasteko? Ba ez. Aprobetxatzeko esango genieke. Eta guk horixe esaten dugu, aprobetxatu dezatela eta eskola ikasleku bihurtzen dugu.

Gaur "Faktoria" saioan labur aritu gara Koldo Rabadan-ekin, baina dekalogo interesgarria aurkituko dute irakasle, hezitzaile eta gurasoek Argia-rekin argitaratu duen Bidean, aurrera egin nahi duen irakaslearen dekalogoa liburuan.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)