Gabonak eta tradizioak
Eguberrietan jarri ohi diren jaiotzak eraikin publikoetatik kendu behar al dira?
OIhane Yustos | EITb Media
Laudioko eskola publikoko klaustroak erabaki duenak eman digu aste honetan Jin eta Joan tarterako aitzakia: ikastetxean urtero jarri ohi duten jaiotza kentzea. Argudioa da kutsu erlijiosoa duen ikurra dela eta eskola laikoa izanda, ezinbestean kendu behar dela.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Gabonetarako bi hilabete eskas falta dira, baina hasi dira hainbat herritan prestatzen. Ikastetxeetan ere bai eta gabon jaiei lotutako ikurrak jarri ala ez eztabaida sortu da batzuetan. Laudio Lateorro eskola publikoa horren adibide da. Irakasleen klaustroan erabaki dute aurten atarian ez dutela urtero erlijiook ikasleek egiten duten jaiotza jarriko. Zer egin behar dugu laikotasunetik, tradizio bihurtu diren erlijio ohiturekin? Eutsi behar zaie ala kendu behar dira?
Erantzuna Aritz Agirreren Jin eta Joan tartean