Kargatzen...
Itxi

97 urteko influencerra

Inaxi Lasa: 97 urteko tiktoker arrakastatsua

GORKA OTAEGI | EITb Media

Nork esan zuen influencer izatea gazteen kontua zela? Inaxi Lasa goierritarrak 96 urterekin zabaldu zuen Tik Tok kontua eta geroztik 82.000 jarraitzaile baino gehiago eskuratu ditu. "Nire helburua ez zen famatua izatea, ondo pasatzea baizik", adierazi digu

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Gimnasioan, baserrian lanean, mozorrotuta edo play back eginez ikus dezakegu Inaxi Lasa 97 urteko goierritarra bere Tik Tok kontuan. Konturatzerako, 82.000 jarraitzaileen langa gainditu du, eta kopuruak hazi eta hazi jarraitzen du. "Urtarriletik, hilero 8.000 lagun batzen zaizkigu kontura", azpimarratzen du Iñaki semeak. Bera da Inaxiren laguntzaile, entrenatzaile edo community manager fidelena: "Gure helburua aisialdiaren kudeaketa aktiboa egin eta eginaraztea da, eta horretarako egiten ditugu bideoak". Adineko jendea zoriontsu eta gogotsu izan daitekeela aldarrikatzen dute, baita forman egon daitekeela ere, eta hori guztia lortzeko sare sozialek asko lagun dezaketela. Entzun elkarrizketa.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)