Itxi

Confebask

Eduardo Zubiaurre: "Kotizazioa igotzea ez da lagungarria izango lanpostuen sorrerarako"

E.B.| EITB MEDIA

Leer en Castellano

Espainiar Estatuan kotizazioa enpresariek ordaindu beharreko beste zerga bat dela eta hori igotzerakoan enpresarien zama handituko delako zalantzak agertu ditu Zubiaurrek Espainiako Gobernuak egindako proposamenaren aurrean.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Gizarte Segurantzara egin beharreko ekarpena, beste herrialdeetan ez bezala, espainiar Estatuan enpresariek ordaintzen duten beste zerga bat dela eta hori igotzeak enpresariek dituzten kostuak garestitzea ekarriko duela erantzun du Eduardo Zubiaurre Confebask Euskadiko Enpresarien Elkarteko presidenteak "Faktoria"n; ohartaraziz hori ez dela "lagungarria izango lanpostuak sortzeko eta susperraldiaren bidetik sakontzeko"

PPren lan erreforma bertan behera uzteko negoziazioetan ere, enpresarien egoera aintzat hartzea ezinbestekoa dela defendatu du Zubiaurre:  "Hartzen den erabakiak jaso beharko du krisi garaian doikuntzak egiteko erraztasuna, liskarrik gabe. Kaleratzeak normaltasunez eta merkeago egin ahal izateko"

Dumping fiskala

Madril azken urteetan oso Erkidego lehiakorra bihurtzen ari dela erantzun du Zubiaurrek Iñigo Urkullu lehendakariak eta Isabel Díaz Ayuso Madrilgo Erkidegoko presidenteak zergen harira izan duten aurrez aurrekoaz galdetuta.  "Zerga politikarekin besteak beste, testuinguru egokia sortzen ari da Madrilgo Erkidegoa enpresarientzat. Euskadin aldiz, lehiakortasuna galtzen ari gara. Ondarearen gaineko zergak kalte handia egite digulako".

 

Albisteak (1)

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)