Bakio - klima aldaketa
Amets Jauregizar: "Konturatu gara hirigintzan orain arte denak kaltetu duela naturaren eboluzio normala"
Oihane Yustos | EITb Media
Klima aldaketaren eraginez itsas-mailak gora egin eta Bakioko hainbat kale hartu ditzake. Aurreikuspen hori kontuan hartuta, udalak hartu du erabakia: "Ez da etxerik egingo behe solairuetan".
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Bakiok klima aldaketaren ondoriok gertuen eta larrien jasan dezakeen herrietako bat izan liteke da. Ingurumen adituek egin duten ikerketa batek dio, herriaren % 80 uholde arriskuan egon liteke etorkizunean eta hasi dira pentsatzen nola aurre egin. Urban Plana 2050 ikerketak dioenez, itsas mailak 18-22 zentimetro artean egingo du gora kostaldean eta horrek eragina izango du ekosisteman eta gune urbanoetan.
Nola aurre egin gogoeta hasita dute Bakion. Aurreikusten diren uholdeetan pilatuko den ura xurkatuko duen 'hiri padura' sortzea pentsatu dute. 4 hektarea izango ditu. Proiektu gehiago dago. Amets Jauregizar alkateak eman ditu xehetasunak "Faktoria" albistegian. "Gogoeta hasi ondoren", erabaki dute "Bakion, beheko solairuetan, ez dela etxerik egingo". Jauregizarren iritziz, klima aldaketak neurri batean "gure lurraldearekin berriz konektatzen lagundu digu". Hirigintza eredua birdefinitu dute konturatu direlako, "orain arte egin denak kaltetu egiten duela naturaren eboluzio normala".