Hezkuntza
Sandra Martin: "Mugak jartzeko ez dago oihu egin beharrik"
Karmele Uribesalgo | EITb Media
Diziplina positiboan aditua da Sandra Martin hezitzailea. Haurrekin eta gaztetxoekin komunikazio adeitsua eta eraginkorra nola izan azaldu digu.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Komunikazio positiboaren berri eman ditu Sandra Martin hezitzaileak. Neurriak beharrezkoak diren arren, Martinek uste du beharrezkoa dela seme-alabekin akordiotara iristea. Horrez gain, "Faktoria" magazinean azpimarratu du interesgarria dela haurrei eta gazteei alternatibak ematea.
Dena den, argi dauka ez dela gauza bera 2 urteko ume batekin edo 7 urteko batekin komunikatzea; gaztetxoenekin umorea erabiltzea lagungarria izan daitekeela. Zaharragoak direnekin, ordea, hizkuntza zabalagoa erabiltzeko aukera dago.