Itxi

EUDELeko presidentea

Urtaran: "Osasun larrialdi eta alarma egoerarik gabe udalek egin genezake zerbait kutsatzeak gelditzeko"

P.G. | EITb Media

Eudeleko presidentearen hitzetan, covid ziurtagiria egokia eta eraginkorra izan daiteke bi helburuak lortzeko: txertatze tasa igotzeko eta kutsatzeaz saihesteko".

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Gorka Urtaran Eudeleko presidenteak onartu du zaila dela egoera, baina iritzi dio "osasun larrialdi eta alarma egoerarik gabe udalak direla kutsatzeen gorakada gelditzeko zerbait egin dezaketenak". Kutsatze kasuak zenbait herritan oso azkar ari direla zabaltzen ohartarazi du, eta orain dela unea neurriak hartzeko: "Aurreikusita dauden jarduerek ez badituzte bermatzen orain indarrean dauden neurriak eta denok ezagutzen ditugunak, musukoa erabiltzea, eskuen higienea eta segurtasun distantziak gordetzea, jarduera horiek atzeratu, egokitu edo bertan behera utzi beharko ditugu".

Ukatu egin du Urtaranek ardura gehitxo jarri duenik Jaurlaritzak udalen bizkar: "Alkateek egunero hartzen ditugu erabakiak gure herritarren bizi kalitatea, ongizatea eta osasuna bermatzeko. Esfortzu handiagoa suposatuko du, baina merezi du".

Covid ziurtagiria, berriz, neurri egokitzat jo du: "Txertatu nahi ez duenak eskubidea du horretarako, baina jakin behar du pandemia egoera batean, besteen osasuna babeste aldera, ezingo dituela besteek egin ditzaketen gauza berak egin. Covid ziurtagiria egokia eta eraginkorra izan daiteke txertatze tasa igotzeko eta kutsatzeak saihesteko".

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)