Musika akustikoa
Ezagutzen al duzu Nuria Culla donostiarra? Entzun "Faktoria"n utzi digun akustikoa!
Ainhoa Urretabizkaia | EITb Media
27 urte ditu Nuria Cullak eta pasa den astean kaleratu zuen "I used to" kantuari esker izan dugu bere berri. Gitarra elektroakustikoa ekarri duela aprobetxatuta aipatutako abesti hori eta "Denboraren Aztarna" izenekoa jo dizkigu zuzenean.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Jendaurreko lehen kontzertuak Donostiako kaleetan eman ditu Nuria Cullak, eta hastapen hartatik hamar urte baino gehiago igaro diren arren, oraindik ere jarraitzen du Gipuzkoako hiriburuko ibiltariak bere musikaz goxatzen. Derrigorrezko ikasketak amaitu ondoren, Zuzenbidea ikasi zuen, baina Donostiako Musika Kontserbatorioan Gitarra Akustikoaren ikasketak aldi bere uztartu zituen, eta egun Musikenen jazz arloan ahotsa lantzeko ikasketak egiten ari da. Bestalde, bere kantuak sortzen jarraitu du, eta "I used to" kantuaz gain, esklusiban, "Denboraren Aztarna" izeneko bat ere jo digu.