Gastronomia esperimentuak
Gourmet taloak prestatzen ikasi dugu
GORKA OTAEGI | EITb Media
Taloak ezohiko eran prestatzen erakutsi digu Julen Altzelai Ekotaloa enpresaren sortzaileak. Ezkontza eta ospakizunetan eskaintzen dituzte beren talo "arin, osasuntsu eta berritzaileak". "Faktoria"n zuzenean prestatu ditugu.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Mantala jantzi eta sukaldera sartu gara taloak ezohiko eran prestatzen ikasteko. Gourmet taloak dira, pintxoen antzekoak, "arinak eta osasuntsuak". Julen Altzelai Ekotaloa enpresako sortzaileak show cooking berezia esaiini digu zuzenean. Ezkontza eta ospakizun berezietarako zerbitzua eskaintzen dute.