Kargatzen...
Itxi

Konputazio Kuantikoa

Josu Etxezarreta: "Amonari ere azaldu diot konputazio kuantikoa zer den"

Ane Albisu | EITb Media

Josu Etxezarreta ingeniari donostiarra konputazio kuantikoaren inguruan ikertzen ari da eta ordenagailu kuantikoetarako sortu duen kalkulu matematikoaz idatzitako artikulua Nature aldizkariak argitaratu dio.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Josu Etxezarreta, 27 urteko ingeniari donostiarra orain hainbeste aipatzen den Konputazio Kuantikoaren inguruan ikertzen ari da eta zer den eta zertarako balio duen azaldu digu "Faktoria" saioan. Botika eraginkorragoak egiteko balio lezake adibidez.  Oraindik munduan ordenagailu kuantiko oso gutxi daude, oso handiak dira, bi gela betetzeko  modukoak, oso garestiak ere bai, baina kalkuluak azkarrago eta zehatzago egiteko gaitasuna dutenez, erabilpen interesgarri asko izan ditzakete.

Doktore tesia ari da egiten gaiarekin lotuta eta Nature aldizkarian artikulua kaleratuta, ari zaizkio ate batzuk irekitzen.

Lagunei eta etxekoei mila aldiz azaldu behar izan die Konputazio Kuantikoa zer den. "Amonari ere azaldu diot eta ulertu zuela esan zidan".

Buruari atsedena emateko ondo datorkio kirola egitea eta errugbian aritzen da Donostiko Bera-Bera taldeko lehen taldean.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)