Itxi

Apiz kartzela

Xabier Amuriza: "Hiru eguneko gose greba egiteagatik apaiz kartzelan sartu ninduten"

GORKA OTAEGI | EITB Media

"Munduan ez da horrelako beste kartzelarik izan, guk dakigula", adierazi digu Amurizak "Apaiz kartzela" dokumentalaren estreinaldian.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Askorentzat ezezaguna den historia azaleratzen du "Apaiz kartzela" dokumentalak. 60ko hamarkadan, Francoren diktadurapean, erregimenarekin kritiko izandako 50 apaiz baino gehiago kartzela berezi batean sartu zituzten, Zamoran. Haietako bat da Xabier Amuriza: "Hiru eguneko gose greba eta protesta adierazpena egiteagatik sartu ninduten apaiz kartzelan", gogoratzen du bertsolari eta "Faktoria" saioko kolaboratzaileak, "batez ere, Bizkaia eta Gipuzkoako apaizak izan ziren bertan, baina baita Espainiako beste lurralde batzuetakoak ere: Madril, Galizia edo Asturiasekoak, esaterako". Hainbaten testigantzak biltzen ditu "Apaiz Kartzela"k, Ritxi Lizartzaren zuzendaritzapean eta Kote Camachoren animazioek lagunduta. Guztiekin izan gara saio berezian.

Albisteak (2)

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)

Galeriak (1)