Itxi

Arnas dezagun!

Mitxel Elortza: "Gure proposamena inklusiboa eta anitza da baina, euskara du oinarri orain arte ez bezala"

E.B. | EITb Media

Asteburu honetan aurkezpena egin du Arnas Dezagun plataformak. Eremu erdaldunetan D ereduan matrikulatuta dauden haur euskaldunak, ama hizkuntza euskara duten haurrak, ez ditzaten sakabanatu eskatzeko.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Asteburu honetan aurkezpena egin du Arnas Dezagun Plataformak. Eremu erdaldunetan D ereduan matrikulatuta dauden haur euskaldunak, ama hizkuntza euskara duten haurrak, ez ditzaten sakabanatu eskatzeko.

Behin saretuta, aurrera urratsa emateko beharra zegoela ondorioztatu zutela azaldu digu Mitxel Elortza bozeramaileak, "arazoa gizarteratu beharra genuela plataforma bat sortuz eta gure manifestuaren berri emanez"

Arnas gune irekien kontzeptua dutela gaineratu du Elortzak: atzerritarrak eta gaztelania ama hizkuntza duten haur horiek joera ona badute, hor txerta litezkeela gaineratuz: "Une honetan ikasle guztiak galtzen ari dira eta beraz, uste dugu gure proposamena baliagarria ez ezik onuragarria izan litekeela"

Sinadura bilketa abiatua, hurrengo urratsa erakundeekin biltzea izango dela azaldu du Mitxel Elortzak. Lehendabiziko bilera asteazkenean egingo du Arnas Dezagun plataformak Koldo Tellitu Ikastolen Elkarteko presidentearekin.  

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)