Kargatzen...
Itxi

Superpoliglotak

Matthew eta Michael Youlden anaia bikiek hamar egunetan euskara ikasteko erronka hasi dute

JOne Larrañaga | EITb Media

25 hizkuntza hitz egiten dituzten bien artean. Besteak beste, alemanez, portugesez, italieraz, frantsesez eta katalanez kontatu digute zein asmo duten. Hilaren 9an, erabat euskaraz erantzungo dute Euskadi Irratiko "Faktoria"k egingo diegun elkarrizketan.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Matthew Youlden orain hilabete batzuk etorri zen bizitzera Euskal Herrira, Donostiara. Michael anaia bikia ostegun honetan bildu zen bere etxera, propio gaur hasiko duten erronkari heltzeko. Manchesterkoak dira. Biak hizkuntzalariak. Eta poliglotak. Superpoliglotak. Bien artean, 25 hizkuntza dakizkite. Eta 26.a gehitu nahi diote zerrendari, euskara.

Goizeko 07:00etan hasi eta gaueko 21:00ak arte emango dute liburu artean, irratia eta musika entzunez. Egunero hitz berriak gehitu, esamoldeak ikasi, elkarrizketa laburretan trebatu eta, gutxika-gutxika, hamar eguneko epean nahi dute gure hizkuntza hitz egiteko punttuan egon.

Euskadi Irratiko "Faktoria"n osorik euskaraz eta zuzenean egingo dute elkarrizketa, heldu den hilaren 9an.

Matthew eta Michael Youldenen liburutegia

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)