Itxi

Josephine Baker, Panteoira

Josephine Baker: 'vedette', aktibista eta gerra heroi infinitua

Mikel Rotaetxe | EITB Media

Parisko Panteoian lurperatuko dute Josephine Baker Euskal Herrian aritutako eta Frantzian ikur bihurtutako artista estatubatuarra. Historiako lehen 'vedette' izandakoak nazien aurka borrokatu zuen eta afroamerikarren eskubideen alde egin zuen AEBn. Olatz Simonek egin du soslaia "Faktoria"n.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Handienetan handienekin batera, Voltaire, Rousseau, Victor Hugo eta Marie Curieren alboan lurperatuko dute Parisko Panteoian Josephine Baker artista eta gerra beteranoa (San Luis, Missouri, AEB, 1906 - Paris, Frantzia, 1975). Olatz Simon EITBren Parisko berriemailearekin errepasatu dugu "Faktoria"n Bakerren bizitza kasik zinematografikoa. Missourin muturreko pobrezian bizi zela hasi zen dantza egiten, 14 urterekin birritan ezkondu eta dibortziatu zen, eta, ia ezustean, Parisko Folies Bergere kabaret ezagunera heldu zen.

Muga guztiak hautsi zituen Parisen: ia biluzik egiten zuen oholtzara eta hiriko etorbideetan gepardo bat hartuta aritzen zen paseoan. Euskal Herrian lehen jazz emanaldiak eskaini zituen 30eko hamarkadan, Donostian eta Iruñean, harik eta gerra lehertu zen arte. Simonek azaldu digunez, "bigarren Mundu Gerran hegazkinak gidatu zituen eta espioi lanak egin zituen aliatu eta erresistentziarentzat". Gerra amaituta, domina artean, AEBra egin zuen, afroamerikarren eskubideen alde egiteko.

Panteoian lurperatuko dute Josephine Baker, hilkutxa hutsik eramango duten arren, gorpua Monacon baitago lurperatuta.

.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)