Kargatzen...
Itxi

Atletismoa

Eneko Agirrezabal: "Gozatu gutxi, baina banekien Behobia-Donostia irabaztea berezia izango zela"

Ainhoa Urretabizkaia | EITB Media

Korrikalari segurarra da Eneko Agirrezabal, eta aurretik ezaguna bazen ere, Behobia-Donostia lasterketa irabazi izana beretzat ez ezik, atletismo gipuzkoarrarentzat ere berezia izan da.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Asko sufrituta iritsi zen helmugara Eneko Agirrezabal, baina, aldi berean, pozik, 37 urteren ondoren gipuzkoar bat izan zelako Behobia-Donostia lasterketa ospetsuan lehen postuan heldu zena.

Diego Garciaren lekukoa hartu du korrikalari segurarrak eta aitortu digu txiki-txikitatik gertutik jarraitu izan duela Garciaren ibilbidea. Atletismoari ordu asko eskainiagatik ere, Beasainen Fisika eta Kimika eskolak ematen ditu Agirrezabalek, eta besteak beste, Realzale amorratua dela ere esan digu.

Audioak (1)

Informazio gehiago (2)