Kargatzen...
Itxi

YAURI ETXALDE

Juanan Zabala: "Antzinako berba batzuk askok ez dituzte ezagutzen"

Juanan Zabala baserritarrak bere etxaldeko lanak Beñat Bilbao 35 urteko getxoztarrari utzi dizkio. Istorio hori kontatu dute Pello Seronek eta Unai Zaballak 'Yauri Etxalde' dokumentalean.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Bizi osoa eman du baserrian Juanan Zabalak, Getxoko Yauri etxaldean. 68 urte ditu, eta duela hiru urte hartu zuen erretiroa. Jubilatu eta baserriaren ardura Beñat Bilbaori utzi dio. Lorezain lanak egitera joaten zen Zabalaren etxera 35 urteko kaletarra.

Istorio hori dokumental batean bildu dute Pello Seronek eta Unai Zaballak. Yauri Etxalde du izena ikus-entzunezko lanak. Baserriko bizitza, transmisioa eta Getxoko euskara landu dituzte, besteak beste, lan horretan.

Audioak (1)