Elkarrizketa
‘Disko honetan inoiz baino gehiago sentitu dut talde handi bat ondoan’
'Amour eta toujours' disko berria aurkeztera etorri da Ruper Ordorika 'Faktoria'-ra; Elkar argitaletxearen eskutik Kubara garamatzan diskoak
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Ruper Ordorika bere azken diskoa aurkeztera etorri da 'Faktoria' saiora. Elkar argitaletxearen eskutik kaleratu duen 'Amour eta toujours' diskoak Habanako kale kantoietara, malekoira, itsas ertzera.....eramango gaitu. Diskoa Kuban grabatzea zen asmoa, baina ezinezkoa izan da, hala ere, Kubako musikariek eta aspaldiko lagunek parte hartu dute grabazioan: Yaroldy Abreu (perkusioa), Eddy de Armas (tronpeta), Nando de la Casa (teklatuak), Lino Lores (kontrabaxua, tres kubatarra, gitarra), Dani Perez (gitarrak) eta Kenny Wollesen (bateria, vibrafonoa). 'Disko honetan inoiz baino gehiago sentitu dut talde handi bat ondoan', adierazi du Ordorikak.