Kargatzen...
Itxi

Filosofia

"Ez ezazu denborarik galdu", "Sexua praktika ezazu" eta batez ere "Izan zaitez zu"

Nork ez ditu horrelakoak "gomendioak" inoiz entzun? Mandamentu gisa egungo inertziak zalantzan jarri ditu Iñigo Martinez Peñak "Mandamentu hipermodernoak" izeneko liburuan.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Filosofia irakaslea da Iñigo Martinez Peña, eta urteetan bildu dituen gogoetekin osatu du bere lehen liburua: "Mandamentu hipermodernoak". Hemeretzi mandamentu beste hainbeste ataletan banatuta aurkeztu du lana eta zerrendako esaldi bakoitza ironia handiz deseraikitzen du filosofo klasiko zein garaikideren erreferentzia eginez. Mandamentu askorekin irakurleak islatuta sentitu izan direla aitortu digu, eta hizketaldi luzeetarako hizpidea eman diola.

Audioak (1)