Kargatzen...
Itxi

Itziar Atienza aktorea

Itziar Atienza: "Bizitzaren une honetan gero eta umeago sentitzen naiz"

Itziar Atienza aktorea izan dugu "Faktoria"n, Madrilen 9 hilabetez "Entrevías" telesailaren errodajea bukatu berritan. Instagramen berak idatzitako mezu poetikoak aletuz bizitzari buruzko hausnarketa interesgarriak utzi dizkigu eta sorpresa batekin hunkitu zaigu.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Itziar Atienza aktorea bizitzako oso une goxoan sumatu dugu. 44 urte bete berritan, "gero eta umeago" sentitzen dela esan digu, "bihotzari gazte eusteko ahalegin handia" egiten duela eta beti saiatzen dela "barruan duen umetxo horri" heltzen. Instagramen berak idatzitako poesia kutsuko mezuak aletu ditugu aktorearekin eta barru barrutik hausnarketa interesgarriak eta ederrak plazaratzeako balio izan du.

Aitziber Garmendia aktorearen mezua jarri diogu ezustean eta malkoak isurtzeraino hunkitu da aktore bizkaitarra.

Audioak (1)