Youldendarrak, euskara ikasten
Matthew eta Michael Youlden: "4.000 hitz ikasi ditugu, euskalkiak oso bereziak direla konturatu gara"
"'Lagun'/'Lagundu' hitzak dira gehien gustatu zaizkidan hitzak" kontatu digute, 10 egunez, egunean 12 orduz euskara ikasten aritu diren Youlden anaia britaniarrek.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Erronka bete dute Matthew eta Michael Youlden anaiek. 10 egunean euskara ikasi eta euskaraz elkarrizketa eskaintzeko gauza izango zirela esan ziguten eta gaur goizean joan gara gosari-orduan, erronka bete ote duten frogatzera.
Zuek atera ondorioak.