Kargatzen...
Itxi

Garbiñe Aranburu

Garbiñe Aranburu (LAB): "Greba benetan egiteko borondaterik balego, deituta egongo litzateke"

Itsaso Guridi

Leer en Castellano

Sindikatutik ez dute aukerarik ikusten urtea amaitu baino lehen greba orokor bat egiteko.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Garbiñe Aranburu LABeko idazkari nagusiak zalantzan jarri du greba benetan egiteko borondaterik baden edo ez, ala izango balitz, deituta egongo litzatekeela argudiatuz.

Sindikatutik ez dute aukerarik ikusten, urtea amaitu baino lehen, greba orokor bat egiteko. Gaur berretsi du, ELAk itxi dizkiola ateak greba orokorrari eta argi utzi du, ez duela ulertzen zeri itxaron behar zaion greba aurrera eramateko. Bere esanetan, akatsa da Madrilen adosten ari direnaren zain geratzea.

Lan erreformaren inguruan, berriz, ezinbestekotzat jo du gaiaz hitz egitea eraldaketa sakon bat bideratu ahal izateko. Euskal Herriaren kasuan, garrantzitsua da idazkariaren esanetan bide propio bat elikatzea, ondoren, marko propio bat edukiz betetzeko.

Aurrekontuei dagokionez, EH Bilduren akordioei esker hobekuntzak izan direla nabarmendu du baina euskal langileen interesei orain begiratzen ez zaiela salatu du.

Audioak (1)