Erresuma Batua
Boris Johnson, estu: Kaosa Downing Streeten eta matxinada Alderdi Kontserbadorean
Hari-harian da Boris Johnson Erresuma Batuko lehen ministroaren lidergoa. Eskandaluen zurrunbilo betean, egunetik egunera isolatuago dago Alderdi Kontserbadorean eta hainbat alderdikidek bizkar emango diote pandemiaren aurkako neurrien bozketan. Mikel Reparaz eta Ane Rotetarekin landu dugu gaia.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Downing Streeteko apartamentua Alderdi Kontserbadorearen diruz zaharberritzeagatik eta Londres erdi-konfinatuta zela festak antolatzeagatik, polemikaren erdian da Boris Johnson Erresuma Batuko lehen ministroa. Agintari kontserbadorea maldan behera doa inkestetan, gobernuko eta alderdiko hainbat ordezkarik bizkar eman diote, eta galdu egin du gaurdaino leial izan dituen The Telegraph eta Daily Mail egunkarien aldeko tratua.
Komunen ganberan covid-19aren omicron aldaerari aurre egiteko neurriak bozkatuko dituzte gaur, eta, egitasmoak aurrera egingo duen arren, 70 bat diputatu kontserbadorek kontra egitea espero da. Euskadi Irratiko "Faktoria"n Johnsonen lidergo krisiari heldu diogu Ane Roteta EITBren Londresko berriemailearekin eta Mikel Reparaz ETBren nazioarteko arloburuarekin.