Itxi

Michelin izarra

Julen Baz: "Honek pozima bakarra du: lana, lana eta lana. Orain esan dezaket merezi izan duela"

Julen Baz, Dimako Garena jatetxeko sukaldaria, Michelin izarra jaso berritan izan dugu. Lo gutxi eginda, sinetsi ezinda. "16 urterekin hasita lana gogor egin dut amets hori lortzeko eta iritsi da unea, 33 urterekin". Helburua egunero jatetxera doanari zoriontasuna ematea dela esan digu.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Julen Baz sukaldari zornotzarra 16 urterekin hasi zen sukaldaritzaren munduan lanean eta urte askoko lan eta formazioaren ondoren, Diman Garena jatetxean abiatu duen proiektuak ekarri dio amets egiten zuena, Michelin izarra.

Jatetxean, jatekoa bakarrik ez, baserriarekin lotutako esperientzia eskaintzen dute. Tranbiak Bilbotik baserrietara ekarritako berrikuntzetan oinarritzen den esperientzia gastronomikoa eskaintzen du Garena jatetxean.

Bertara bazkaltzera edo afaltzera bakarrik ez, tabernan zerbait hartzera eta inguruaz gozatzera ere joan daiteke. Julen Bazek bertara hurbiltzeko gonbitea egin digu, sariarena sinetsi ezinda, Valentziatik Faktoria saioan eskaini digun elkarrizketan. Joan zen ikasturtean gure saioan kolaboratu zuen sukaldari sarituak errezetak emanaz.

Audioak (1)